Derioko elkarte, talde eta herritar guztientzako lekua da Marikobaso Espazioa eta zutabe nagusitzat ditu kultura, euskara, feminismoa eta ekologia. Auzolanean egiten dabiltzan proiektua da eta egoitza Urkiola kalean kokatu dute, seigarren zenbakian. Autokudeaketan oinarritutako proiektua ere bada, eta otsailaren 28tik apirilaren 8ra bitartean crowdfunding-kanpaina egingo da hura finantzatzen laguntzeko.