Ekitaldiak martxoaren 6an hasiko dira. Egun horretan, 11:00etan, berdintasunaren aldeko martxa irtengo da frontoitik. Haurrentzako tailerrak ere egongo dira, horma-irudi bat sortuko da eta kalkomaniak banatuko dira parte-hartzaileen artean.
Martxoaren 8an, 12:00etan, ekitaldi instituzionala egingo da udaletxearen aurrean, eta manifestua irakurri. Arratsaldean, Sutondoan elkarteak antolatuta, Olga Macias Olaeta abokatuak hitzaldia egingo du Kultur Birikan, 17:00etan.
Bestalde, martxoaren 11n, 18.00etan, Titania Teatro konpainiaren Las abuelas son guerreras ikuskizuna egongo da Kultur Birikan, eta martxoaren 13an, 12:30ean, Futbola eta printzesak umeentzako ikuskizuna, Gurea Aretoan. Horrezaz gainera, scape room bat antolatu da Gaztelekuan, eta martxoaren 13tik 20ra bitartean talde-lanak egingo dira Ludotekan Las chicas son guerreras. Las 26 rebeldes que cambiaron el mundo liburuari buruz. Udalak derioztar guztiei egin die ekintzetan parte hartzeko gonbit.