Ekintzaz betetako erreibindikazio-eguna, Koxak talde feministaren eskutik

a: Koxak talde feministaren logotipo berria 2022ko mar. 3a, 10:23

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Koxak Derioko talde feministak hiru ekintza antolatu ditu martxoaren 8rako. Arratsaldeko 4:30ean autoen karabana aterako da Kultur Birikatik, eta 17:45ean dantza-tailerra egongo da Marikobaso Espazioan, Booty Riotsen eskutik. Tailerrean parte hartzeko, izena eman daiteke Instagram edo Facebook gizarte-sareen bitartez. Azkenik, elkarretaratzera deitu dute 19:30ean, herriko plazan.

Bestalde, aipatu beharra dago Koxak taldeak logotipo berria dutela. Gizarte-sareetan jakinarazi dutenez, hasierako logotipoa aluaren irudia agertzen zen, “nazkatuta geundelako hainbeste zakila margotuta ikusteaz, hainbeste falozentrismoarekin nazkatuta. Baina haratago joateko garaia da, aldatzeko eta berriro asmatzeko garaia”. Horrela, bada, talde feministak lekua izango du Derion sortzen ari den Marikobaso Espazioan. “Espazio bat sortzeko, izateko, elkartzeko, (des)ikasteko… espazio bat iraultza txikien asanbladentzako. Horregatik alua logotipotik kendu, guztion irudia izango den logotipoa nahi dugulako. Borrokan ari garela adierazi nahi dugu, sorgin-ehiza bizitzen ari garela, non arautik ateratzen den guztia jazarri, mututu, erre eta erail egiten dute. Sorginak erailtzeko eta liburuak erretzeko erabili zuten sua hartu nahi dugu... Eta borrokaren, batasunaren, errebeldiaren... sinbolo bihurtu”.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).