Ukrainara bidaltzeko premia biziko gaiak batzen dabiltza Derioko Kultur Birikan

a: deriokoudala.net 2022ko mar. 3a, 13:47

Derioko Udalak bat egin du Ukraina-Euskadi Garapen Lankidetzarako Elkarte Soziokulturalaren egitasmoarekin, eta premia biziko gaiak batzeko kanpainan laguntzen ari da. Hortaz, Kultur Birikan utzi daitezke higiene-produktuak, hotzari aurre egiteko arropa eta gauzak, iraungitzen ez diren elikagaiak eta osasun-material osagarriak. Premia biziko gai horiek hurrengo egunetan eta ordutegi honetan utzi ahal dira: astelehenetik barikura, 09:00etatik 22:00etara, eta zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara.