Derioko Udalak jakinarazi duenez, normaltasunera itzultzeko beste pauso bat egingo dute, eta martxoan berriro antolatuko da “Derio Euskadi ezagutzen”. Hori Untza mendi taldearekin elkarlanean antolatutako ekintza da eta ingurune naturaleko ibilbideak proposatzen ditu familientzat. Martxoaren 27an Nerbioiko jauzira joango dira. Doako ekintza da, baina aldez aurretik izena eman behar da kirol@deriokoudala.net helbide elektronikora mezu bat bidalita.