San Patrizio Eguna ospatuko dute Baserri Antzokian

a: Laura Tancredi (Pexels) 2022ko mar. 10a, 09:06

Martxoaren 19an, zapatuan, Saint Patrick's Day ospatuko dute Txorierriko Baserri Antzokian. Irlandarrek martxoaren 17an ospatu ohi dute egun hori, euren zaindariaren heriotza dela eta. Baserri Antzokian, 20:00etan, afaria egingo dute eta hura musika-talde bik girotuko dute: ÉISTek (Irlandako folka) eta Taberna Ibiltariak. Gainera, 00etatik aurrera tekno folk irlandarra entzuteko aukera egongo da, eta ondoren Dj bat izango da bertan. Sarrerak Baserri Antzokian ipini dituzte salgai 20 euroan; prezioaren barruan daude afaria eta pinta bat garagardo.