Udalak azaldu duen moduan, kontseiluak landutako gai nabarmenetako bat izan da haurrak partaidetza-aurrekontuetan aritzea. Izan ere, zazpi urtetik 16 urtera bitarteko gazteek herriko bizitzan eta garapenean parte jartzeko aukera izan dute, eta “udalerriari buruz duten ikuspegia zuzenean emateaz gain, kezkak azaldu eta proposamenak aurkeztu dituzte, baita proiektuen bozketa-prozesuetan lehen aldiz parte hartu ere”.
Esther Apraiz Derioko alkatearen esanetan, “kontseilu berriaren erronka izango da proposamen-kopurua handitzea, eta bozketa-prozesuetan ere parte-hartze handiagoa izatea. Esperientziaz gozatzen dabiltza eta ez diote euren ikuspegia guri jakinarazi arte lan egiteari utzi. Orain aurrekontuetan gauzatu behar dugu; hori da gure buruari jarri diogun erronka”.