Bestalde, autokudeaketan oinarritutako proiektua ere bada Marikobaso, eta apirilaren 8ra bitartean crowdfunding-kanpaina egingo da hura finantzatzen laguntzeko. Ekarpenak itsulapikoa.eus webgunean egin daitezke.
Marikobaso Espazioan ekintza batzuk antolatu dira datozen egunetarako. Horrela, martxoaren 27an, TXUKUN programaren baitan, 280 Uribe GR garbitzeko ibilaldia egingo dute, eta, KORRIKAren harira, txokolatada eta umeentzako tailerrak izango dira apirilaren 6an. Azkenik, apirilaren 9an, Derioko artisauen azoka izango da 10:00etatik 14:00etara.