KORRIKA aurkeztu zen barikuan Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 21a, 12:32

Txorierri apirilaren 6an zeharkatuko du KORRIKAK. Aurreikuspenaren arabera, 16:49an Larrabetzutik sartuko da eta handik Loiurantz abiatuko da. Txepetxa AEK euskaltegiak barikuan, martxoak 18, aurkeztu zuen euskararen aldeko ekimen erraldoia Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. KORRIKA 22. aldiz egingo da aurten, eta haren gaineko zehetasunez eta nondik norakoez gainera, datozen egunotan izango diren ekitaldien berri ere eman zuten. Omago musika-taldeak kopaua girotu zuen. 

Martxoak 23, eguaztena

-19:00 BERTSOKORRIKA, Derioko Kultur Birikan. Bertan Paule Loizaga, Aitor Arrizubieta "Toko" eta Etxahun Lekue egongo dira, Ortzi Garitano gai-jartzaile ibiliko da.

Martxoak 26, zapatua

-Erandio Goikoako aurkezpena izango da eta egitarauan eskulanak eta tailerrak, euskal dantzak kopaua... izango dira

Apirilak 1, barikua

-Arrastian, umeentzako jolasak Larrabetzun eta txitxi-burruntzia.

-19:00 80 amandre helduentzako ipuin-kontalaria, Marikobaso Espazioan, Derion. Mixerabliak taldeak alaituko du iluntzea.

-19:00 arropa salmenta, korrika zozketa eta Ostikda Elektrotxaranga izango dira Erandiogoikoan.

Apirilak 2, zapatua

-Herri bazkaria, Olako Kasinoan, Sondikan.

-Baserri Antzokian bertso afaria egingo da, Lagatzuk eta Zorrizketanek antolatua. Bertan Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Enare Muniategi eta Ibai Amillategi izango dira. Ostean DJ Munzak eta DJ Mangasek gaua luzatuko dute.

Apirilak 6, eguaztena

-KORRIKA txikiak, eskoletan.

-KORRIKA pasatu aurretik, jolasak, tailerrak, txokolatada… herri guztietan.

Apirilak 10, domeka

Donostiarako autobusa, KORRIKAren bukaera-festarako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).