Irudi miragarriak

a: Derioko Argazki Taldea (DAT) 2022ko mar. 29a, 10:34

Ritmika Miragarri Taldeak 25 urte bete ditu eta urtean zehar zenbait ekitaldi egingo dituzte urteurrenaren harira. Horietako bat da apirilaren 30era arte Kultur Birikan ikusgai egongo den argazki-erakusketa. Orotara 26 irudi ipini dira erakusketa-gelako hormetan eta Derioko taldeko gimnasta batzuk harrapatu dituzte gainerako pertsonentzat ezinezkoak diren jarreretan.

Irudiak Derioko Argazkilaritza Taldeko (DAT) argazkilariek atera dituzte, eta egindako 1.000 argazkiren baino gehiagoren artean aukeratu. Argazki eder-ederrak dira benetan, oso zainduak eta atzean lan ikaragarria dutenak. Argazki-erakusketako irudietako batzuk ekarri ditugu orrialde hauetara; hala ere, zalantza barik, merezi du Kultur Birikara hurbildu eta DATeko argazkilarien lanez zein Miragarri klubeko gimnasten lanaren eta esfortzuaren edertasunaz gozatzea. Edonor liluratzeko modukoa da.