Apirilaren 2an, zapatuan, bertso-afaria egin zen Baserri Antzokian, Derion. Hori Korrika 22.aren egitarauaren barruan antolatu zen. Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Enare Muniategi eta Ibai Amillategi bertsolariek hartu zuten parte saioan. Iñaki Beitia “Arbildu” ibili zen gai-jartzaile.