Komun publikoa ipintzeko lanak hasi dira Uribe parkean

Aikor aldizkaria 2022ko api. 12a, 08:44

Derioko Udalak Uribe parkean komun publikoa ipintzeko lanak hasi zituen joan den astean. Komuna maiatzerako erabilgarri egotea espero da eta lanetan 50.000 euro ipiniko ditu udalak. Azaldu dutenez, kabina berez garbituko da. Egitasmoak erantzuna ematen die iazko partaidetza-aurrekontuetan jasotako eskaerei. Bestalde, Mungialde etorbidean ere hobekuntzak egiten dabil udala, esaterako, kioskoaren ingurua egokitzea, “oinezkoen mugikortasuna, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko”.