Kirola gozatzeko modu berria: pala egokitua

t: Joanes Camara, gizarteratze-teknikaria 2022ko api. 13a, 11:00

Emaus Gizarte Fundazioaren PAI Bitar­tean programak hainbat tailer eskaintzen dizkie eguneko zentroetara etortzen diren pertsonei. Besteak beste, garrantzi handia ematen diegu osasunari, heziketari eta dibertsioari lotutako ekintzei, eta Derioko udal-frontoian, martitzenetan, egiten di­tu­gun pala egokituaren saioek horiek guz­tiak batzen dituzte.  

Abiapuntua da Derioko Udalarekin egindako akordioa. Horri esker uzten digu frontoia erabiltzen, eta urtebete baino ge­hiago daramagu pala egokitua lantzen dibertsitate funtzionala duten pertsonekin eta gizarteratu behar dutenekin. Bestalde, pala egokituko txapelketak sortu dira eta horiek pizgarria dira, saio bakoitzean entrenatzeko eta hobetzeko. Esandako lehiaketen baitan bi modalitate daude: gurpil-aulkia eta dibertsitate funtzionala. Emaus Gizarte Fundazioaren jokalariek biga­rrenean hartzen dute parte. 

Euskal Pilota Egokitua Master Cup Ire­kiak antolatuta, Derion aritu ginen le­hen aldiz, Bizkaiko Txapelketan. Parte-har­tze zabala izan zen eta Emaus Gizarte Fun­dazioaren jokalariak nagusitu ziren. Aur­ten, Pilota Egokituaren Sari Nagusian jokatu dugu Beasainen, eta bertan Euskal He­rri osotik etorritako bikoteak ibili gara le­hian. Finala Eibarreko Astelena frontoian jo­katu zen, eta ETB1ean ikusi genuenez, oso maila handia egon zen. 

Ekintzak oso harrera ona izan du PAI Bi­tarteaneko erabiltzaileen artean eta ho­rregatik eraman dugu esperientzia Txo­rierriko beste erakunde batzuetara. Ho­rrela, Lantegi Batuak Fundazioa gonbi­datu dugu ekintzarekin bat egitera eta hi­ru hilabete daramatzagu elkarrekin en­trenatzen. Emaus Gizarte Fundazioko era­biltzaileak bezala, Lantegi Batuak Fun­da­zioko lagunak ondo baino hobeto mol­da­tu dira kirol honetara, eta 12 palarik osa­tutako taldea sortu da. Kirolariak era­bat motibatuta daude eta ikasteko gogo han­dia dute.   

Argi utzi denez, pala egokitua egoki-egokia izan daiteke gizartearen hainbat talderentzat, eta emaitzak oso pozgarriak haien bizitzarako. Hori dela eta, PAI Bitar­teanek jarraituko du egitasmoarekin au­rrera eta beste erakunde eta gizatalde ba­tzuk kirol honetan saiatzera animatzen.

 

Ekintza solidarioa

Iaz moduan, Emakumeen Nazioarteko Eguna azpimarratu nahi izan dugu martxoan eta berriro ere ACAMBI elkartearekin ibili gara lankidetzan. Hori Bizkaiko Ginekologiko eta Bular Minbiziaren Elkartea da. Aurtengo dinamika eta iazkoa oso antzekoak izan dira: lehenengo eta behin, gure ustez, emakumeen balioa eta izaera adierazten duten hitzak adostu genituen; ondoren, hitz horiek ipini genituen begizta moreetan; eta azkenik, eskumuturreko xumeak egin genituen. Eskumuturrekoak Derioko hainbat saltokietan ipini ziren salgai. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu egitasmoarekin bat egin duten saltokiei: Adarve taberna, Arteaga estankoa, Irrintzi taberna, Nagusien Etxea eta Imaz estankoa. Eta, jakina, dohaina egin eta ekimena sustatu duten guztiei: zuei esker lortu dugu 337,14 euro batzea eta dirua ACAMBI elkarteari emango diogu oso-osorik.

 

 

Zumbathon

Maiatzaren 14rako, eta Derioko San Isidro jaien barruan, Zumbathon ekintza antolatu dugu. Sarrerak bost euroan erosi daitezke gure egoitzan edo egunean bertan, eta batzen den dirua Gure Señeak elkarteari emango diogu. Ekintza 10:00etatik 12:30era izango da eta frontoian arituko dira Estatuko zumbaren dantzaririk onenetarikoak.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).