Derioztartu eskolak

Aikor aldizkaria 2022ko api. 21a, 14:11

Marikobaso Espazioan, Derion, Derioztartu eskolak antolatu dituzte apirilaren 26rako, maiatzaren 31rako eta ekainaren 28rako. Eskola-saioak 18:30etik 20:00etara izango dira, eta bertan Iñaki Gaminderen eskutik ezagutuko dute, besteak beste, Derioko euskara, bizimodua eta ohiturak. Leku mugatua egongo da eta, hortaz, izena ematea apirilaren 25a baino lehen egin behar da tximintx@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Saio batek 10 euro balio du, eta hiru saioek, 20 euro; bazkideek, bestalde, 15 euro ordainduko dute.