Derioko Udalak jakinarazi duenez, herritarren eskaerei erantzun diete eta mantentze- eta hobekuntza-lanak egin dituzte Kolitza eta Anboto plazetan. Besteak beste, hormak eta zoladura garbitu dira eta irristatzearen kontrako tratamendua ezarri da, erorikoak ekiditeko, batez ere zorua bustita dagoenean. “Garbiketa sakona izan da eta goroldia, berdina eta zikinkeria kentzeko ere baliatu da”, azaldu dute prentsa-ohar batean. Lanetan 7.800 euro ipini ditu udalak, eta gogora ekarri du azaroan San Migel plazan ere irristatzearen kontrako tratamendua ezarri zutela.