Deriok “Eskolara lagunekaz” egitasmoari ekin dio berriro

a: Antonius Ferret (Pexels) 2022ko mai. 17a, 09:18

Egitasmoak eskolara oinez joateko gonbitea egiten die ikasleei eta euren familiei, eta helburu nagusia da ikasleak ikastetxera beren kabuz joateko gai izan daitezela, inolako laguntzarik gabe. Helduek gainbegiratuta, begiraleek ikasleei lagunduko diete eskolaraino. Antolatzaileen esanetan, egitasmoak onura hauek ekarriko ditu: gaztetxoen autonomia eta erantzukizuna sustatzea, osasuna hobetzea, trafikoa gutxitzea eta, ondorioz, ingurumena hobetzea, inguru seguruagoa eta lagunkoiagoa izan dadin.

Eskolara ikasleekin batera diseinatutako ibilbideetatik joango dira. Guztira hiru ibilbide dira eta bakoitzean begirale batek lagunduko die. Lehenengoa hau da: Santimami auzoa 4 (08:15), Mungialde etorbidea 15 (08:25), Gernikako Arbola 5 (08:30) eta Gernikako Arbola 8 (08:35). Bigarrena hau da: Gaztañatxu 65 (08:10) eta Gaztañatxu 16 (08:15). Eta hirugarrena, hau: Aldekoena/Goiri (08:15), Lainomendi 1 (08:20), Mungialde etorbidea 20 (08:22), Uribe 7 (08:25) eta Ganburu 8 (08:30).   

Azaldu dutenez, Deriok Haurren Hiria Sarearekin bat egin zuen 2020an, eta udalerria gazteen ikuspegitik eraldatzeko apustu irmoa adierazi. Ondorioz, Umeen Kontseilua eta Eskola Bideak proiektua ipini ziren martxan. Urte horretan, hirugarren, laugarren eta bosgarren mailetako 155 umeek hartu zuten egitasmoan parte, baina pandemia zela-eta bertan behera utzi behar izan zen. 2020/2021 ikasturtean, bestalde, esandako mailetako 162 ikasleak ibili ziren egitasmoan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).