“Isidro Deuna” mendi ibilaldia domekan egingo da Derion

Aikor aldizkaria 2022ko maiatzaren 18a

Untza mendi taldeak “Isidro Deuna” mendi ibilaldia antolatu du domekarako, maiatzak 22, 34. aldiz. Nagusiek 17,4 kilometro egingo dituzte eta 8:00etan aterako dira udaletxeko plazatik; eta umeek, 9,6 kilometro, eta 9:00etan abiatuko dira. Derioko Udalak ibilaldia babestu du. 

Mendizaleek banaka egin beharko dute ibilaldia, eta kontrol-guneetatik pasatu. Antolatzaileek pintura gorria eta zinta erabiliko dute zirkuitua seinaleztatzeko. Martxan anoa-postuak egongo dira eta txangoa bukatzen denean, opariak banatuko dira parte-hartzaileen artean, plazan. 

Informazio gehiago:

www.untzamendi.biz