Miragarrik 25 urte bete ditu

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 20a, 11:21

Hogeita bost urte bete ditu Miragarri Derioko Gimnasia Kirol Elkarteak. Mende laurdena, Txorierrin gimnasia erritmikoa bultzatzen eta umeei zein gazteei kirola egiteko beste aukera bat eskaintzen. Klub xumea izan arren, harro egon daitezke egindako ibilbideaz eta lan gogorrari esker lortutako emaitzez. Pandemiaren ostean, kluba indarberritzea dagokie, baita urteurrena gozatzea ere.    

Urteurrenaren harira, argazki-erakusketa egin da Kultur Birikan. Hango erakusketa-gelako hormetan, Derioko Argazki Taldeak (DAT) egindako 26 irudi ipini ziren ikusgai; irudi horiek ateratako 1.000 argazkiren baino gehiagoren artean aukeratu zituzten. “Beste aldetik, ahalegina egingo dugu gimnasia-erakustaldiei eusteko, modua baitira gimnastek familiei eta herritarrei euren trebetasunak eta lana erakusteko. Maiatzean erakustaldi bat izan genuen, eta ekainaren 21ean beste bat egingo dugu, aurtengo denboraldiari agur esateko. Gabonetan ere erakustaldia egin ohi dugu”.

Buruan ideia asko dituzte 25. urteurrena behar moduan ospatzeko, eta ideia horiek hemendik urte amaierara arte nola gauzatu aztertzen dabiltza. Ekitaldiak lotuta daudenean, haien berri emango dute ohiko bideen bitartez. “Argi duguna da urteurrena beti kluba zutik dagoela ospatu behar dugula”.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).