Derioko estali gabeko igerilekuak ekainaren 11n irekiko dira

Aikor aldizkaria 2022ko maiatzaren 30a

Derioko udako igerilekuak ekainaren 11tik irailaren 11ra bitartean egongo dira zabalik. Era berean, abonuak eskuratzeko epea uztailaren 27ra arte ireki dute. Hori lortzeko izapideak udal kiroldegian egiteko aukera dago, 9:00etatik 21:00etara bitartean. 

Derioko igerilekuen bazkidea izateko prezio hauek ezarri ditu Udalak:

–Erroldatutako familia-abonua: 71,69 euro

–Erroldatutako abonu indibiduala: 18 urtetik gorakoa: 51,21 euro; 18 urtetik beherakoa: 35,84 euro 

–Ez erroldatutako familia-abonua: 97,29 euro

–Ez erroldatutako abonu indibiduala: 18 urtetik gorakoa: 76,81 euro; 18 urtetik beherakoa: 56,33 euro 

 

 

Informazioa: 

944 540 159

kirol@deriokoudala.net