Udako igerilekuak ekainaren 11n zabalduko dituzte Derion

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 8a, 11:47

Derioko Udalak jakinarazi duenez, udako igerilekuak ekainaren 11tik irailaren 11ra arte izango dira zabalik, eta, tarifei dagokienez, ez da aldaketarik egongo iazko prezioekin alderatuta. Nobedade moduan aipatu beharra dago solariuma handitu dela eta 4.500 metro koadro hartzen dituela. Bestalde, igerilarientzako ordutegia mantenduko da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara.

Familiako abonuak 71,69 euro balio du erroldatuentzat, eta 97,29 euro, Derion erroldatuta ez daudenentzat; banakako abonuak, 35,84 euro 18 urtetik beherako derioztarrentzat, eta 51,21 euro, 18 urtetik gorakoentzat. Herrian erroldatua ez daudenek 56,33 euro ordaindu beharko dute, 18 urtetik beherakoak badira; eta 76, 81 euro, 18 urtetik gorakoak badira. Erroldatuek zein ez erroldatuek eguneko sarrerak erosteko aukera izango dute (helduek, 5 euro; eta umeek, 4 euro), eta, gainera, 10 erabilera egiteko 35 euroko bonuak egongo dira salgai. Prezio bera izango da erroldatuentzat zein erroldatu gabeko lagunentzat, eta bonuko sarrerak pertsona ezberdinek erabili ahalko dituzte.

Abonuak uztailaren 27ra arte eskuratu ahalko dira udal-kiroldegian, 09:00etatik 21:00etara, 944 540 159 telefono-zenbakira deituta edo kirol@deriokoudala.net helbide elektronikora idatzita.

Derioko Udalak gogora ekarri du uztailaren 18tik aurrera DUKeko igerileku estaliak itxita egongo direla, klimatizagailuetan lanak egingo dira eta. Gainerako instalazioak uztailaren 31ra arte egongo dira zabalik; kiroldegia itxita izango da abuztuan.



Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).