Derio Freestyle Show

a: Dafne Munguía (Pexels) 2022ko eka. 29a, 12:01

Bihar, ekainak 30, Derio Freestyle Show izango da Gaxianeko skate gunean. Doako ekintza izango da. Ekintza 11:00etan hasiko da. Speaker, musika eta aurkezpena izango dira, eta 12:00etatik 14:00etara Roller Freestyle eskola-saioa egingo da. Izen ematea bertan egin beharko da plazak agortu arte. Bazkaltzeko geldialdiaren ondoren, PRO rider-en erakustaldia egongo da 16:00etan, eta horren ostean, musika, speaker eta erakustaldia. Ekintza amaitzeko, PRO rider-en erakustaldia izango da 18:00etan.