Komun publikoa Uribe parkean

a: Derioko Udala

Derioko Udalak komun publikoa ipini du Uribe parkean. Azaldu duenez, partaidetza bidezko aurrekontuetan derioztarrek gehien eskatzen zuten proposamenetako bat da. Komun autogarbitzailea da eta 50.000 euro bideratu dira hura ipintzera.