Kukuke antzerki-eskolaren helburuak hauek dira: umeen sormena handitzea, enpatia areagotzea, psikomotrizitatea garatzea, adimen-azkartasuna hobetzea, euskarazko komunikazioa lantzea, garapen pertsonala sustatzea eta ingurune berria ezagutzea. Azaldu moduan, eskolan bertan ibilitako Gabriela Arranz izango da irakaslea. “Gaur egun Dantzerti eskolan ikasten dabil eta gogotsu helduko dio antzerkirako zaletasuna piztu dion proiektuari”.