Ioritz Aurrekoetxea derioztarrak Trial Munduko Txapelketan hartu du parte

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 1a, 14:54

Abuztuaren 10etik 14ra arte Trial Munduko Txapelketa jokatu zen Kantabrian eta han Ioritz Aurrekoetxea gazteak hartu zuen parte. Derioztarrak 12 urte baino ez ditu eta onenen artean lehian sartzea izugarrizko marka da.

Espainiako selekzioak uztailaren amaieran deitu zigun lehiaketan parte hartzeko. Eskerrak txapelketa gertu egin zela; aurrekoa Txekian egin zuten eta ezin izan ginen hara joan. Guztira, Ioritzek saio bi jokatu zituen: bata, Alto Campoo herrian; eta bestea, Reinosan”, esan digu Iñigok, mutilaren aitak. Derioztarrak zortzigarren postuan bukatu zuen lehenengo saioan; eta hamargarrenean, bigarrenean. Saio biak kontuan hartuta, munduko hamargarren postuan gelditu zen, zortzigarrenarekin eta bederatzigarrenarekin berdinduta.

Emaitzarekin pozik nago, eta gainera maila nagusietan aritu ziren gidariak zuzenean ikusteko aukera izan nuen. Oso esperientzia polita izan da eta hari esker hobetzen jarraitzea espero dut. Gogor jarraituko dut lanean, datorren urtean berriro Munduko Txapelketa jokatzeko”, adierazi digu Ioritzek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).