Aparkaleku berria Derion

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 2a, 11:14

Derioko Udalak jakinarazi duenez, eskolaren ondoko kamioi-aparkalekua aparkaleku publiko bihurtu da eta lanetan 48.000 euro jarri dituzte. Aparkalekuak 138 autoentzako lekua du eta lau toki egokituak dira.  Azaldutakoaren arabera, egitasmoa bat dator ikastetxeen inguruan mugikortasun jasangarria sustatzeko estrategiarekin. “Horrela, ikastetxeko langileek eta eskolara hurbiltzen diren familiek gune berria erabili ahalko dute, inguruan mugikortasuna eta aparkatzea errazteko”.