Sukaldaritza, Derioko udal-ikastaroen nobedadea

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 7a, 08:25

Derioko Udalak jakinarazi duenez, bihar, irailak 8, zabalduko da udal-ikastaroetan izena emateko epea. Iazko ikastaroez gainera –eskulanak, pintura, literatura, patchwork, zeramika, joskintza eta dantza–, aurten sukaldaritza ikastaroa ere eskainiko da. Izena ematea irailaren 19ra arte egin daiteke udal-kiroldegiko herritarrentzako kutxazainean, www.deriokoudala.net webgunean edo Kultur Birikan.

Izena emateko zailtasunak dituzten pertsonei laguntza emango diete. Ikastaro bakoitzak 80 euro balioko du. Leku mugatua da eta derioztarrek lehentasuna izango dute. Eskola-saioak urriaren 3an hasiko dira, eta 2023ko ekainean amaitu. Beharrezkoa bada, zozketa egingo da irailaren 26an. Azaldutakoaren arabera, ikastaroen funtzionamendua eta antolaketa unean-uneko osasun-arauen menpe egongo dira. Informazio gehiagorako: 944 541 019 eta kultura@deriokoudala.net.