Azaldu moduan, eskolan bertan ibilitako Gabriela Arranz izango da irakaslea, eta eskola-saioak urritik ekainera, martitzenetan, egingo dira Marikobaso espazioan. Ordutegia hau izango da: 17:00etatik 18:30era. Bestalde, eskola-saioek 43 euro balioko dute hilean eta leku mugatua egongo da. Informazio gehiagorako, aurreko lerroetan adierazitako helbide elektronikora jo daiteke.