Derioko Udalak jakinarazi duenez, 5.146 euro bideratu ditu Ibaiondoko futbol-zelaian mantentze-lanak egitera. Alde batetik, soropila eskarifikatu da. “Eremu higatuenetan soropil artifiziala eskuilatu eta bete egin da. Tratamendu herbiziduna ere eman da”. Bestetik, bi metroko altuerako hesi artifizial bat ipini da zelaiaren perimetro-itxituraren zati batean; leihatiletako kabinatik markagailuaren atzeko sarrerako ateraino, hain zuzen.