`Adabaki´ kale-ikuskizuna Derion

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 13a, 09:20

Bapatean Zirko taldeak Adabaki kale-ikuskizuna ekarriko du barikuan, irailak 16, Deriora. Emanaldia 19:00etan izango da Herriko Plazan. Emozioz eta jolasez betetako ikuskizun optimista da, eta bere protagonistak Ada eta Baki pailazoak dira. Pailazoek ez diote elkarrekin haserretzeari beldur, berriro adiskidetzeko modua beti topatzen dutelako. Izan ere, dena konpondu daiteke eta jolasak ez du mugarik.