Langabetuen prestakuntzarako eta kontrataziorako laguntzak eskatzeko epea zabalik dago Derion

Aikor aldizkaria 2022ko irailaren 14a

Dirulaguntzak abenduaren 1era arte eskatu ahalko dira. Derioko Udalak guztira 18.000 euro bideratuko ditu herriko langabetuen prestakuntzara eta kontrataziora. Zehatz-mehatz, 6.000 zuzenduko dira langabetuen prestakuntzara: diru-partida proportzionalki banatuko da eskatzaileen artean eta onuradun bakoitzak gehienez 500 euro jasoko ditu. Bestalde, 12.000 euro ipiniko dira, enpresei Derioko langabetuak kontratatzen laguntzeko. Informazio gehiago eta dokumentazioa, hemen.