Ikastaroa urriaren 4an hasiko da eta saio bakoitzak lau ordu iraungo du (goizez edo arratsaldez). Izena ematea irailaren 23ra arte egin daiteke GERTUAN bulegoan edo formulario hau beteta. Azaldutakoaren arabera, asmoa da ahalik eta derioztar gehienek desfibriladorea erabiltzen jakitea eta gaixoa azkar eta eraginkortasunez artatu dezatela.
“Oso ikastaro berritzailea da eta errealitate birtualaz ere baliatuko gara, ahalik eta errealena izan dadin. Desfibriladorea erabiltzen ikasteaz gainera, herritarrek bihotz-masajea egiten ikastea ere nahi dugu, funtsezko maniobra da eta”, esan du Esther Apraiz Derioko alkateak.