Sanmigelak gozatuko dituzte Derion

a: Trikizio 2022ko ira. 19a, 09:24

Barikuan, irailak 23, San Migel jaiak hasiko dira Derion eta bertako jai-batzordeak jakinarazi du jai-egitaraua. Jaiek zazpi egun iraungo dute eta, besteak beste, lehiaketak, musika eta umeentzako ekintzak egongo dira; eta batez ere gogoa. Bestalde, aipatu beharra dago aurten txosnagunea Arantzazu kalean ipiniko dela.

Irailak 23, barikua

19:00 Txosnak zabaltzea. Lehiaketak: argazkigintza, balkoiak eta bideoa.

19:30 Kalejira eta deabrua jaistea, Txipirones fanfarreak alaitua.

21:00 Pregoia eta txupina. Konpartsek zapia ipintzea.

21:30 Talo eta txorizoa.

00:00 Erromeria: Trikizio. Ondoren, Dj Munza.

 

Irailak 24, zapatua

10:00 Goizeko traka.

11:30 Gastronomia-lehiaketak.

13:00 Mexikori lotutako arratsaldea hastea.

14:00-14:30 Kazolak aurkeztea.

15:00 Herri-bazkaria (aulkia: 2 euro). Traka zaratatsua.

16:30 Bazkalondo berezia. Ondoren, sariak ematea.

17:30 Dj Porty. Koktelak.

00:30 Berbena: Vulcano.

05:00 Diskofesta.

 

Irailak 25, domeka

10:00 Goizeko traka.

12:00 Txosnak zabaltzea.

12:30 Euskal dantzak, Lainomendiren eskutik.

16: 00 Mus arinaren txapelketan izena ematea.

16:30 Mus arinaren txapelketa hastea.

19:30 Dantzaldia: Duo Galea.

21:00 Jubilatuentzako kopaua.

 

Irailak 29, eguena

17:30 Umeentzako mozorro-lehiaketa.

18:00 Xaibor diskofesta.

 

Irailak 30, barikua

19:00 El Despiste fanfarrea.

20:00 Txitxi-burruntzia.

22:30 Urtezahar-gau txinatarra (Izena eman behar da: 6 euro).

00:00 Urte berri txinatarra.

02:00 Montaditoak.

 

Urriak 1, zapatua

09:00 “Julio Garitano” Areto-futbol Txapelketa.

10:00 Goizeko traka.

14:00 Indaba-jana.

15:00 Azkenburuko sorpresa.

16:00 Bingo sorpresa.

20:00 Playback-a.

00:30 Berbena: Super Hollywood. Ondoren, diskofesta.

 

Urriak 2, domeka

10:00 Goizeko traka.

12:30 Umeentzako marrazki-lehiaketa.

13:00 Bermuta.

15:30 Jai-batzordearen bazkaria.

17:30 Olinpiadak.

19:00 Argazkiak eta bideoak ikustea.

19:30 Txokolatada.

20:00 Sariak banatzea eta jaiak amaitzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).