Bizikletaren Eguna Derion

Aikor aldizkaria 2022ko irailaren 20a

Mugikortasunaren Astearen baitan, gaur, irailak 20, Bizikletaren Eguna ospatuko da Derion. Eskolako ikasleei proposamen hau egin diete: eskolara bizikletaz joatea eta handik irten ondoren familiarekin batera herrian zehar ibilbide bat osatzea. Ibilbidea egingo dugu Grupo cicloturista Derio Txorierri pedalak ematen taldearen laguntzarekin.