Gurea Aretoa Derioko antzerkiak barikuan, urriak 7, emango dio hasiera urriko denboraldiari. Horretarako, ZineTxiki Musikatua ikuskizuna eskainiko du 19:00etatik aurrera. Saioa adin guztiei dago zuzenduta eta bertan film laburrak eta zuzeneko musika uztartuko dira. Sarrerak hiru euro balio izango ditu.