Derioko Udalak dirulaguntza emango die herrian erroldatutako kirolariei, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lehiaketa federatuetan parte hartzeko egin behar dituzten bidaiek eta dietek eragindako gastuak ordaintzeko. Eskaerak urriaren 31ra aurkeztu daitezke. Udalak udal-aurrekontuen 2.500 euro zuzenduko ditu dirulaguntza honetara, eta kirolari bakoitzak gehienez 400 euro jasoko ditu. Informazio gehiago hemen.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).