Urriaren 31ra arte, “Bakardade ikusezina” hiperrealismoko eskultura ikusgai egongo da Derioko Kultur Birikan. Lana Ruben Orozco eskultoreak egin du, eta helburua da nagusiek pairatzen duten bakardadearen arazoa azalaraztea. Eskultura Mercedes da, 88 urteko emakume bilbotarra, nahi gabeko bakardadean urteak daramatzana: bere konpainia bakarra da astero bisita egiten dion boluntarioa.