Jaia barikuan egin zuten. Sarituez gainera, hainbat lagun eta Baserri Antzokiaren bazkide batu ziren bertan. Elkarteek eskuz eta egurrez egindako trikuharria jaso zuten. “Eskertzeko modukoa da. Hori Bai gaztetxeak hainbat urte daramatza autogestioaren bidezko eskaintza euskaraz sustatzen, eta pozgarria da guretzat lan hori aintzat hartzea”, esan dute Hori Baikoek. Sari-banaketaren ostean, kopaua eman zieten gonbidatuei eta Taberna Ibiltaria taldeak ekitaldia girotu zuen.