Bihar mahaia ipiniko dute Derion, Euskaraldian izena emateko

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 20a, 12:04

Euskaraldiaren Txorierriko batzordeak hilabeteak daramatzate lanean, eta dagoeneko hasi dira herrietan mahaiak ipintzen informazioa zabaltzeko eta herritarrek izena eman dezaten. Joan den barikuan, esaterako, mahaia ipini zuten Larrabetzun, eta bihar, urriak 21, Derion ipiniko dute. Informazio-mahaia Sollube kalean izango da 18:00etatik aurrera. Izena emateaz gainera, bertan hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketari buruzko argibideak jasoko dituzte herritarrek.