Taekwondolariak eta haiek lortutako emaitzak hauek izan ziren: Ainhize Hernandez, urrea; Maider Romero, urrea; Ainhize Atxutegi, zilarra; Libe Tomas, brontzea; eta Irene Sorocana, final-laurdenak. Bestalde, urriaren 29an kirolariak Pontevedrako Openean ibili ziren, eta proba horretan ere emaitza onak izan zituzten: Romero, urrea; eta Tomas, Sorocana, Hernandez eta Atxutegi, zilar bana.