Umeentzako jolas-parkea atonduko da Derioko frontoian

a: Derioko Udala 2022ko aza. 16a, 08:54

Derioko Udalak jakinarazi duenez, “Derio olgetan” ekimenaren baitan, umeentzako jolas-parkea atonduko da azaroaren 19an eta 20an, abenduaren 17an eta 18an eta urtarrilaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an. Helburua da “gaztetxoen entretenimendu aktiboa bultzatzea udazkeneko arratsaldeetan”. Jolas-parkea esandako egunetan, 17:00etatik 20:00etara, izango da kiroldegiko frontoian eta, besteak beste, puzgarriak, tailerrak eta jolasak egongo dira bertan. Hamahiru urtera arteko umeentzako ekintza da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).