Erritmoz betetako asteburua izango da Derion

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 21a, 09:57

Derioko Udalak jakinarazi duenez, asteburuan, azaroak 26 eta 27, “Udazkena martxan” ekimena egingo dute, “udalerrian kulturako eta aisialdiko jarduerak sustatzeko”. Lehen edizioa jardueraz beteta etorriko da eta frontoiaren ondoko pista estalietan egingo dira. Sarrera doakoa izamgo da eta txosna eta gaueko autobus-zerbitzua egongo dira. Zapatuan, Oxabi taldeak musika-saioa egingo du 22:00etan, eta 01:00etan Dj Markelinek hartuko du lekukoa. Domekan, 12:00etan Go!azen ikuskizuna izango da, eta 19:00etan, Puro Relajo taldearen kontzertua.