Santo Domingoren eta Galbarriatuko lotunearen artean bigarren errei bat egiteko obrak gaur jarri dira abian

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 29a, 12:26

Gaur hasi dira lanak BI-20 errepidean (lehengo BI-631 errepidean), Santo Domingo eta Galbarriatuko loturaren atean, Derion, bigarren erreia egiteko. Lanek 14 hilabete iraungo dute, eta 6,1 milioi euroko inbertsioa izango dute. Lanei esker, errepidearen edukiera handitu ahal izango da, hau da, puntako orduetako auto-ilarak saihestuko dira eta segurtasuna hobetuko da.

Lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak egingo ditu. BI-20 errepideak bi errei ditu, baina Santo Domingo eta Galbarriatuko loturaren atean, errei bakar bat dago. Errepidea estutzen denez, puntako orduetan trafikoa moteltzen da. Lanei esker, zerbitzu-bide paralelo bat egingo da, etxebizitzen, gasolindegiaren eta autobus-geltokiaren sarbideak errazagoak izateko. Gainera, drainatze-sistema, argiteria-sarea eta sare telematikoa etorkizuneko konfiguraziora egokituko dira.

BI-20 errepidea Bilbo-Ekialdea eta Txorierriko korridorea lotzeko bide nagusia da, eta aireportuaren sarbidea ere bai. Egunero 33,176 ibilgailu ibiltzen dira bertatik. Azken hamar urteotan, Bizkaiko Foru Aldundia Bilborako sarbide nagusietako segurtasuna hobetu nahian ibili da eta denbora tarte honetan hamar lan egin ditu han horretarako. Guztira, bost miloi euro gastatu dira lan horietan. Esate baterako, BI-631 errepidea indartu da Oruetan; Egirletako oinezkoentzako pasabidea jarri da, baita hormigoizko hesiak ere; Orueta eta Santo Domingoren arteko sarbideak antolatu dira berriro; eta gasolindegien eta Santo Domingo Gainaren arteko trazadura zuzendu da. Gaur hasi diren lanak azken adibidea dugu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).