Gaurtik, urtarrilak 3, hilaren 8ra arte izotz-pista egongo da Derioko kiroldegiko pistetan. Sarrerak hiru euro balio ditu eta goizez zein arratsaldez izango da patinatzeko aukera. Pista 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik.