Derioko Udalak jakinarazi duenez, Derio Olgetan egitasmoa egingo da urtarrilean kiroldegiko frontoian. Zapatuan eta domekan, urtarrilak 14 eta 15, 13 urtera arteko umeentzako eta haien familientzako ekintzak izango dira begiraleek lagunduta, hala nola puzgarriak, tailerrak eta jolasak. Ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da. Hilaren 21ean eta 22an ere izango dira aipatutako ekintzak, Derio Olgetan egitasmoaren baitan.