Deriok esker ona adierazi die herriko kirolariei

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 23a, 12:39

Barikuan, urtarrilak 23, jendetza handia batu zen Derioko Kultur Birikan, bertan Kirolaren Gala bigarren aldiz egin zen eta. Galan, Derioko Udalak esker ona adierazi zien herriko kirol-talde eta -klubei egindako ahaleginagatik eta sustatutako balioengatik: konpromisoa, esfortzua, sakrifizioa, talde-lana, elkartasuna eta errespetua.

Sarituen artean izan ziren Doyan Taekwondo Klubeko hainbat kirolari, borrokan zein teknikan gailentzen direnak –Violeta Perez, Ane Vallo, Alaitz Anton eta Aitor de la Torre, banaka batzuk aipatzearren–; Txorierriko Basketland klubeko emakumeen kadete-taldea; Derio CDko gizonen gazte-taldea; eta Susana Gandarias eta Zion Uria atletak. Era berean, esker ona adierazi zieten 2022an urteurrena ospatu duten elkarteei. Horiek dira Miragarri taldea (25 urte), CF Pozgarri (25 urte), Doyan (40. Urte) eta Derioko Emakumezkoen Futbol Taldea (10 urte). Azkenik, saria eman zioten Untza mendi-taldeari, herrian mendi-zaletasunagatik bultzatzea eta udal-egitasmoetan parte hartzeagatik, adibidez, Derio Euskadi Ezagutzen programan.