Derioko Udalak argia jarri du zebra-bide bitan, bertako segurtasuna hobetzeko

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 2a, 11:48

Derioko Udalak argiak jarri ditu herriko Mungialde eta Txorierri etorbideetako zebra-bide bitan, bertan ikuspena eta segurtasuna hobetzeko. Guztira, 1.850 euroko inbertsioa egin du udalak, argiak jartzeko. Zebra-bide bakoitzean, sei argi jarri dira oinezkoen pasabideen muturretan.

Zebra-bide bat Mungialde etorbidean dago, Bestorrene kaleko bidegurutzearen ondoan, autobus-geltokiaren parean; eta bestea, Txorierri etorbidean, tren-geltokiaren parean. Mungialde etorbidean jarri diren argiek bat egiten dute Eskolara Lagunekaz proiektuarekin. Horren haritik, ikasleak eta familiak elkarrekin joaten dira oinez eskolara. Argiek segurtasuna hobetuko du zebra-bide horretan.