Giro ezin hobea Baserri Antzokian Agate Deuna ospatzeko

Aikor aldizkaria

Zapatuan, otsailak 4, txokorik txoko, auzoz auzo, ibili ziren Txorierriko elkarteak eta kintoak Agate Deunaren omenezko koplak abesten. Taberna Ibiltariak ere koplak kantatu zituen Baserri Antzokian, eta, gainera, musika-emanaldia egin zuten bertan, eguna ospatzeko. Hainbat lagun batu ziren bertan eta oso giro atsegina izan zen.