Zientzia-tailerrak Derion

a: Mikhail Nilov (Pexels) 2023ko ots. 7a, 10:37

Zapatuan, otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da, eta Derion ekimenak antolatu dituzte hurrengo egunerako, otsailaren 12rako hain zuzen ere. Zehatz-mehatz bost tailer egingo dituzte: kromatografia, fosilak, traumatropoak, mandala matematikoak eta DNA ateratzea. Tailerrak frontoian izango dira 11:00etan, 12:00etan eta 12:50ean.