DerioStereo jaialdia

a. Neosiam 2021 (Pexels) 2023ko mar. 1a, 10:48

Martxoaren 10etik 12 bitarteko asteburuan, DerioStereo jaialdia izango da Derioko frontoian. Gaur egungo eta lehenengo musika protagonista izango da eta, azaldu dutenez, herritar guztientzako emanaldiak egongo dira. Sarrerak bihar, martxoak 2, salgai ipiniko dira 2, 5 eta 3 euroan, eta martxoaren 4ra arte eskuratu ahalko dira Kultur Birikan.  

Martxoaren 10ean, “Zure lehen disko” ekintza izango da 2005etik 2010era bitartean jaiotakoentzat. Saioa 18:00etatik 20:00etara izango da, eta Dj Ted Nortonek, besteak beste, ETSren, Rosaliaren eta C. Tanganaren kantak ipiniko ditu. Sarrerak bi euro balio du. Ondoren, 21:00etatik 03:00etara, reggaeton, trap latino, perreo eta dembow entzungo da Dj Viktor Kordobaren eta Dj Aitor Piornedoren esku. “Egungo gazte giro” saiorako sarrerak bost euro balioko ditu.

Bestalde, otsailaren 11n, 80eko hamarkadako musika egongo da entzungai: Madonna, Mekano, Europe, Mikel Jackson, Queen… Dj Eduk eta Dj Ibaik girotuta, “Berriz ere 80´s remenber” saioa 21:00etatik 03:00etara izango da eta sarrerak bost euro balioko ditu. Azkenik, martxoaren 12an, guatekea egongo da. Dj Festarak 50eko, 60ko eta 70eko taldeen abestiak ipiniko ditu: Bee Gees, Los Brincos, ABBA… Saioa 18:00etatik 21:00etara izango da eta sarrerak hiru euroan salduko dira. Adingabeak ezin izango dira azken hiru saioetara sartu.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).