Ordezkoen beharra, EHNEk Derion aztertuko dituen gaien artean

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 20a, 15:17

EHNE Bizkaia sindikatuak kongresua egingo du 12. aldiz, eta bertan hainbat mekanismo eta neurri aztertuko dituzte nekazaritza eta abeltzantzaren trantsizio berrirako. Kongresua apirilaren 2an egingo dute Derion. Hurrengo 10 urtean sektorera 1.500 pertsona sartzea azpimarratu dute lehentasunen artean.

Izan ere, sektorean dabiltzan ekoizleen % 65ek erretiroa hartuko dute hamarkada honetan. Azaldu duten moduan, egoerari aurre egiteko, beharrezkotzat jotzen dute urtean sektorera 80 lagun sartzea, 550 lagun, hemendik bost urtera, eta, aurreko lerroetan esan moduan, 1.500 lagun, hemendik 10 urtera. Bestalde, azpimarratu dute sektoreak ekoizpen jasangarriaren alde egitea ezinbestekoa dela, baita dibertsifikazioaren alde egitea ere; landa-turismoa ipini dute adibide. Era berean, uste dute nekazaritzara zuzendutako lur-bolumena handitu daitekeela eta akordioak lortu behar direla, buruek gertuko zerealak jaten dituztela bermatzeko. Helburu horiek lortze aldera, erakunde publikoen babesa eta inplikazioa eskatu dute.

Kongresuan energia berriztagarriak ere izango dituzte hizpide. Euren ustez, aurreztea ekartzeaz gainera, jarduera osagarria izan daitezke nekazaritzarako eta abeltzaintzarako. Halaber, hiltegi-sistemaren desegitea aztertuko dute Derion, eta tokiko hiltegien sareari lotutako ideia azaldu. Herriko merkatuak berpizteko beharraz ere mintzatuko dira, tokiko kontsumoa sendotzeko beharrezkotzat hartzen dituzte eta. Azkenik, zaintzak ere izango dira kongresuan jorratuko dituzten gaien artean, haiei behar moduan heltzea ezinbestekoa baita sektorean proiektu berriak aurrera eraman ahal izateko.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).